XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Informatikaren oinarriak.

Orain arte esandako guztitik honako ondorio hau ateratzen da: bi egoera hauek adierazteko era oinarrizkoena batuketa eta biderkaketa (lehen aipatutako konjuntzio eta disjuntzioaren baliokideak) eragiketen bidezkoa da.

Ukapenaren kasuan, bi etengailuen arteko menpekotasuna adierazten du egoerak, zeren bata irekirik dagoenean bestea itxirik bait dago, eta alderantziz.

Ikusten dugunez, sistema honek analogia argia du proposamenen aljebrarekin.

Boole-rena zirkuitu logikoen aljebraren eredu matematiko egokia dela frogatzen delarik.

Ordenadoreen kasuan, beren erabilerak bultzatu du sinbolo egoki batzuren sorrera,kutxa beltzak (hau da, sarrera zehatz bati zein irteera dagokion dakiguneko elementua, irteera hori nola sortzen den ez dakigularik) zeinetan, eragiketa gainean, ezkerreko muturrean sarrerak (gehienetan A, B, D, eta abar letren bidez) eta eskuinekoan irteerak (S) adierazten direlarik.

Zirkuitu logiko hauek ordenadoreei egokitzearren 1 eta 0 (edo L eta O) sinboloen bidez lan egiten da, kasu honetan batuketa logikoa, biderkaketa logikoa eta osaketaz hitzegiten delarik dagozkien sinboloen bidez adieraziak.

Eragiketa hauen egiaren taulak ondoko hauek dira:

batuketa logikoa
biderkaketa logikoa
osaketa
.

Ikusi dugunez, bi zenbakitan oinarriturik 1 eta 0 hain zuzen lan egiten dugu, eta horrela erabilitako zenbaki-sistemari bitarra deitzen diogu.

Ohiturik gauden sistema hamartarrean (10 oinarria) zenbakien adierazpideak, askoz laburragoa izan arren, 0 eta 1 digituak baino ez erabiltzearen desabantaila du, hauek behar beharrezkoak bait dira azaldutako eragiketei (edo zirkuituei) dagozkien egiaren taulak aplikatzeko.

Horregatik zenbaki-sistema hamartarretik bitarrera bihurtzeko era bat bilatu behar da, konmutazio zirkuituen laguntzaz eragiketa bitarrak egin ahal izateko, hauxe bait da ordenadore elektronikoak makina aritmetiko bezala erabiltzearen oinarria.

Era guztietako datuak, eskuz, mekanikoki edo elektronikoki maneia daitezke.

Datuen azken moetako tratamenduak, hemen interesatzen zaigunak, bilketa- eta hautaketa-prozesu bat behar du, biltegiratze eta prozesamenduaz gain.

Ordenadoreetan bildutako datuak ez dira jatorrizko eran gordetzen, sistema bitarrean (bi aukera kontrajarriak, positiboa ala negatiboa, irekia ala itxia, e. a.) kodetuz baizik, ondorioz, adierazteko era erraza eta segurua lortuz, eta gainera sistema hamartarreko hamar zifrak erabili beharrean sistema bitar edo bikoitzaren (0 eta 1) biak bakarrik erabiltzeak dakarren abantailarekin.

Sistema fisikoaren ikuspegitik, memoriazko nukleo magnetiko edo datuen euskarrietan magnetizazio positibo edo negatiboen bidez adierazten dira balio horiek, pultsu egotean ala ez, e. a.....

Bi digitu desberdin baino ez ditugunez, sistema bitarrean zenbaki baten adierazpidea hamartarrean baino luzeagoa da.

Azken honetan (posizionala izanik), digituak duen posizioak adierazten du bere balio erlatiboa.

10 zenbakiaren (zenbaki-sistemaren oinarria) potentzia baten koefizientea izanez.

Potentzia horietako bakoitzak izen bat hartzen du, unitateak (10ampsup0;), hamarrekoak (10ampsup1;), ehunekoak (10ampsup2;), milakoak (10ampsup3;), etabar.

Aldiz, sistema bitarrean zifraren balioa ez dago definiturik 10 zenbakiaren potentzia baten arauera, 2 zenbakiaren potentzia baten arauera baizik; hau da 1,2,4, etabar, 2ampsup2; 2ampsup1;), 2ampsup2, eta abarri dagozkienak.

Zirkuitu sinple batean bi etengailurekin egin daitezkeen bi konbinazioetatik, serieango lotura da murrizkorrena biak itxirik daudenean bakarrik igaro bait daiteke korrontea.

Bi etengailuren lotura paraleloaren kasuan, korrontearen pasaera biak batera irekiak daudenean baino ez da oztopatzen.

Gainerako kasuetan korrontea bietako batetik edo bietatik igarotzen da.